Gure gorputza makina biziki osoa eta efizientea da; bihotza, makina horren motorra. Batzuetan, ordea, motorra berezitasunen batekin dator fabrikatik; adibidez, sortzetiko gaixotasunen batekin, jaiotzen diren 100 haurretatik 1ean gertatzen den bezala [1]. Horrek eragin zuzena dauka gorputzaren funtzionamenduan. Artikulu honetan, bentrikulu funtzional bakarrarekin jaiotako pertsonen odolaren zirkulazioaz arituko natzaizue, jariakinen mekanikaren ikuspuntutik.
Greziar mitologiaren arabera, Prometeok sua lapurtu zuen Olinpo menditik eta gizakiei eman zien. Orduan, Zeusek zigortu egin zuen: haitz batean …