Immunitate-sistemak organismo arrotzen erasoetatik babesten gaitu, baina, desorekatuz gero, gure etsai ere bihur daiteke, eta gaixotasunak eragin; minbizia, esaterako. Azken hamarkadan, immunitate-sistemak erabiltzen duen komunikabide bat aurkitu dute zientzialariek, zelulaz kanpoko besikulen bidez egiten dena; eta lanean dihardute komunikazio-mekanismo horren funtzionamendua ulertu eta zuzentzeko, eta, hala, immunitate-desoreka eta gaixotasunak garatzea saihestu ahal izateko.