Labaka Etxeberria, Ainitze

Labaka Etxeberria, Ainitze

Erizaina, Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena saileko ikertzailea, EHU.

Ilargia eta giza jokabidea: usteak zenbat ustel?

2018/09/01 Labaka Etxeberria, Ainitze - Erizaina, Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena saileko ikertzailea, EHU.
Arozena Ormaetxea, Kristina - Erizaina eta EHUko ikertzailea; Diseinatzaile grafikoa

Aspalditik dator Ilargiak gizakion jokabidean eragina izan dezakeelako ustea; hain zuzen ere, sinesmen horren inguruko lehen idatzia Hipokratesen garaikoa da (K.a. 400. urtea). Mendeak igaro ahala, bizirik mantendu dira Lurraren sateliteari loturiko usteak, eta, gaur egun ere, badira pertsonen jokabide oldarkorrak edota osasun-arazoak astroaren faseei egozten dizkieten profesionalak ere. Zer du, baina, mitoak egiatik?

Sexua, zientziak ahaztutako aldagaia

2017/09/01 Labaka Etxeberria, Ainitze - Erizaina, Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena saileko ikertzailea, EHU.

Zergatik diagnostikatzen zaizkie berandu emakumeei bihotzeko gaixotasunak? Ba al dute gizonek osteoporosirik? Depresioa pairatzen dutenen gehiengoa emakumezkoa bada, zergatik ikertzen da eskuarki animalia arretan? 1991n Bernadine Healyk The New England Journal of Medicine aldizkarian idatzitako editorial batek hautsak harrotu zituen, eta zeraz ohartarazteko bidea ireki zuen: sexu batean soilik egindako ikerketak ezin direla, besterik gabe, beste sexura orokortu. Baina, oraindik ere, zelula, animalia edota pertsona arrekin egiten du lan zientziak gehienetan, eta emeak amatasunaren eta menopausiaren gaineko ikerketetan soilik hartzen ditu kontuan. 2017an, Journal of Neuroscience Research aldizkariak gogorarazi digu sexua aldagai biologiko gisa kontuan hartzeko beharra, hots, subjektu ar eta emeen arteko ezberdintasunak kontuan hartzeko premia. Azter dezagun gatazka zientifiko horren bilakaera.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.