Frustrazioa egunerokotasunean sentitzen dugu, eta ia beti era negatiboan ikusten dugu: porrotaren alboan, iluntasunean, alde ezezagunean. Baina, ez al da ideia on eta berrien abiapuntu? Eta bizidunok bakarrik sentitzen al dugu? Ez, materialek ere frustrazioa izaten dute, eta putzutik irteteko hartzen duten jarrerak ondorio oso interesgarriak izan ditzake.