Zoologiaren gaur egungo erronka nagusia da gure planetan dauden animalia-espezie guztiak deskribatzea suntsituak izan baino lehen. Horretarako, azken urteetan, zoologook nabarmen aldatu dugu animaliak aztertzeko modua. Ikus dezagun, bada, zertan dautzan zoologiaren egungo joerak.