Alzheimerren gaixotasuna adinari loturiko dementziarik ohikoena da. Era berean, epilepsia diagnostikatzen zaien kasuen % 10 inguruk 65 urte baino gehiago dituzte. Azken urteetan, asko ikertu da Alzheimerren gaixotasunean, epilepsia garatzeko arriskua areagotzen duen jakiteko asmoz. Baina oraindik argitzeko dago epilepsiak zer eragin izan dezakeen Alzheimerren gaixotasuna duten gaixoen artean eta zein den tratamendurik egokiena halako kasuetan.