Goikolea Nuñez, Eider

Goikolea Nuñez, Eider

CIC Energiguneko ikertzailea

Oliba-hezur birziklatuetan oinarrituriko superkondentsadore hibridoak

2016/09/01 Goikolea Nuñez, Eider - CIC Energiguneko ikertzailea
Mysyk, Roman - CIC Energiguneko ikertzailea
Redondo Negrete, Edurne - CIC Energiguneko ikertzailea
Ajuria Arregi, Jon - CIC Energiguneko ikertzailea

XXI. mendean gizarteak aurre egin beharko dion munta handiko arazo bat energiaren kudeaketa izango da, bai sorkuntzaren bai biltegiratzearen ikuspuntutik. Energia biltegiratzeko sistema garatuek XXI. mendean izan diren iraultza teknologiko garrantzitsuenetariko bat ahalbidetu dute: gailu elektroniko eramangarriak. Hurrengo urteetan ere zeresan handia emango dute, eredu energetiko jasangarri eta garbiago baten bilakaeraren giltza izan baitaitezke, energia berriztagarriei eta ibilgailu elektrikoari azken bultzada emanez eta haien bideragarritasuna ahalbidetuz. Helburu horrekin, oliba eder batzuk dastatu ostean, haien hezurrak kiskali ditugu, lorturiko ikatzekin azken belaunaldiko biltegiratze-sistema hibridoak garatzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila