Apirilaren 10ean, Samuel Hahnemannen jaiotzaren 261. urteurrena ospatu zuten homeopatiazaleek. Hahnemann alemaniar kimikari eta medikuak asmatu zuen homeopatia, XIX. mendearen hastapenetan. Azkenaldian, eztabaidagai bihurtu da homeopatia, eta zientzialariok ebidentziak ekar ditzakegu eta ekarri behar ditugu eztabaidara. Horretarako, baina, jardunbide horien oinarriak zeintzuk diren ulertu behar dugu.