Duela urte gutxi arte, iparrorratz eta mapen beharrik gabe, satelite bidez orienta zitezkeen bakarrak gobernu-erakundeak ziren. Baina geroz eta esparru gehiagotara ari dira iristen satelite bidezko kokapen-teknologiak. Arraroa da gaur egun GPS gabeko mugikorrik aurkitzea merkatuan. Baina GPS amerikarra al da satelite bidezko nabigazioa eskaintzen duen sistema bakarra? Dudarik gabe, Gerra Hotzaren testuinguruan, errusiarrak izan ziren aurrenak lehia horretan sartzen, beren GLONASS sistemaren bidez; baina, gaur egun, beste hamaika herrialdek dute beren satelite bidezko nabigazio-sistema.