Einsteinen erlatibitate orokorraren mendeurrena dugu aurten. Teoria hori plazaratu eta urte gutxiren ondoren, fisikariek argi zeukaten grabitatearen indarra teoria kuantikoarekin nolabait bateratu behar zela. Baina gaur egun hainbat teoria lantzen ari diren arren, oraindik ez dugu eskuragarri grabitazio kuantikoari buruzko teoria oso eta trinkorik. Ikerketa horien eragozpenik handiena datu esperimentalen faltan datza. Artikulu honetan azalduko dugu, kiribilen kosmologia kuantikoaren testuinguruan, mikrouhinen hondo kosmikoak ahalbidetu dezakeela grabitazio kuantikorako gerturatze esperimentala.