Arregi Biziola, Manu

Arregi Biziola, Manu

Fisikaria eta astronomia-zalea

Ilgora/Ilbehera hitzen esanahiaren inguruan

2015/01/01 Arregi Biziola, Manu - Fisikaria eta astronomia-zalea

Prostituitu egin ote dugu euskara, Ilgora eta Ilbehera hitzen erabileran? Horrela diote batzuek oihartzun handiko zenbait komunikabidetan. Orain dela gutxi arte, guztiok gentozen bat Euskaltzaindiaren definizioarekin. Ilgora da Ilargi berritik Ilargi betera doan 14 egun inguruko aldia, edota tarte horretako erdiko eguna, Ilargiaren erdia argituta dagoena. Parekoa da Ilbeheraren definizioa (14 eguneko epea, Ilargi betetik Ilargi berrira doana, edota tarteko erdiko eguna). Bi hitz horien interpretazio literalari helduz, esanahia bestelakoa dela diote batzuek. Ilgora litzateke Ilargia egunetik egunera gorantz doan aldia. Ilbehera, berriz, egunetik egunera beherantz egiten duena. Ikus dezagun, lehenengo, fenomenoa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila