Medikuntzaren historian zehar, beti egon da gaixotasun mentalen sailkapen bat egiteko beharra. DSM (Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders) deritzo APAk (American Psychological Association) egindako gaixotasun mentalen sailkapenari. Lehenengoa 1952an argitaratu zen, eta bost berrikuspen egin dira ordutik. Azkenengoa, 2013ko maiatzean argitaratu zen San Frantziskon. DSM-5 eskuliburuko nahasmendu ikertu gabeen sailean, nortasun-nahasmenduen birformulazio esanguratsu bat ageri da. Ikerketa baten bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko lagin batean balioztatu dira tresna horiek.