Larruskain Mandiola, Amaia

Larruskain Mandiola, Amaia

Biologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatea

Ardien biriketako adenokartzinomaren oinarri genetikoa

2014/04/01 Larruskain Mandiola, Amaia - Biologian doktorea

Aspalditik da ezaguna ardien biriketako adenokartzinoma (ABA) eritasuna. XIX. mendean deskribatu zen (1865), nahiz eta minbizi hori eragiten duen erretrobirusa ez zen modu ziurrean identifikatu 1990eko hamarkadara arte. ABA eredu ezin hobea da ostalari-birus elkarrekintza aztertzeko; bai eta gaixotasun kutsakorren transmisioa, minbiziaren garapena eta erretrobirus endogenoen eragina ikertzeko ere.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila