Botika bioantzekoak generikoen baliokide konplexuak dira. Merkatuan sartzen hasi dira, eta badirudi eragin handia izango dutela osasun-sisteman datozen urteetan. Botika bioantzekoak aurretiko beste botika bioteknologiko berritzaile baimendu batzuen kopiak dira —ez guztiz berdinak—, haien patenteak iraungitzean sortuak. Produktu originalen patente asko iraungi izanak bide eman du kopia merkeagoen merkatua irekitzeko, eta horrek lagunduko du patologia larriak dituzten gaixoen —hala nola minbizia edo gaixotasun autoimmuneak dituztenen— tratamenduak (garestiak) eskurago izaten.
Industria farmazeutikoak osasun-gastuan duen eragina gero eta handiagoa da. Osasun Ministerioak duela gutxi leporatu dio industria farmazeutikoari tratamendu berriei 'gehiegizko' …
Gaur egun, laborategi farmazeutikoek berek emandako informazioaren arabera, botika berri bat merkaturatzeko ikerketa eta garapenean egin beharreko gastua 1.200 milioi …