Giza biztanleriaren hazkundeak baliabide naturalen gaineko presio handia dakar berekin. Horren ondorioz, batetik, naturan eskuragai dauden lehengaien neurriz gaindiko eskaria sortzen da; bestetik, gizakiok funtsezko zerbitzuez hornitzen gaituzten ekosistemetan albo-ondorio kaltegarriak agertzen dira, bai eta gure osasunean zuzenean eragiten duten efektuak ere. Zorionez, ekosistema horietan dauden zenbait bizidunek haien kalitatea bermatzen dute. Bioadierazle horiek aztertuz, ekosistemek hondakinak jasateko duten ahalmenaren muga hobeto ezagutuko dugu, eta hala, ingurumenaren degradazioa saihestu.