90. hamarkadaren hasiera ez da ona izan estatuko hainbat industri sektorerentzat. Gaur egun, krisiaren amaieran gaudela diotelarik, langabezi kopuruak berdintsu jarraitzen du eta enpresetako egoera orokorra ez da nahi bezain osasuntsua. Dudarik gabe, gizartea eta munduko ekonomiaren garapenak eragin zuzena izan du aipaturiko egoera larri horretan, baina benetako arazoa industrian dago, ez baitu abagune berrira moldatzen jakin. Hori dela eta, analisi kritiko eta zehatza beharrezkoa da. Artikulu honek enpresako biziraupenerako aukerak sendotzeko produktuaren garrantzia azpimarratzea du helburu.