Echeazarra Escudero, Leyre

Echeazarra Escudero, Leyre

UPV/EHUko Farmazia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea. Fisiologia Saila None

Mina garunean dago

2025/03/01 Echeazarra Escudero, Leyre - UPV/EHUko Farmazia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea. Fisiologia Saila
Aguirrezabal Bazterrika, Iñaki - Osakidetzako familia-medikua. Minari Modu Aktiboan Aurre Egiteko Unitatea (Salburuako Osasun Zentroa)

“Mina dut. Nahiko maiz buruko mina izaten dut, baina normala da. Nire familian beti izan ditugu migrainak, batez ere hego-haizeak jotzen duenean. Amari ere gertatzen zaio. Nire amamari ere gertatzen zitzaion. Familia-­kontua da. Okerrena da botikek ez didatela ezer egiten eta ezin dudala ezer egin. Etsita nago”.

Plazeraren oinarri neurobiologikoak: sari-sistema zerebrala

2013/07/01 Echeazarra Escudero, Leyre - UPV/EHUko Farmazia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea. Fisiologia Saila

Sari-sistema edo bide mesokortikolinbiko dopaminergiko deritzana plazerarekin erlazionatuta dagoen sare neuronal bat da. Sistema horren aurkikuntza oso garrantzitsua izan da neurozientzia eta psikologia arloan. Lehen pentsatzen zen jokabideetan eragina zuen faktore bakarra mina saihestea zela. Garuneko sari-zirkuitu neuronal honen aurkikuntzarekin batera, teoria zahar horiek baztertuz joan ziren, eta ikuspuntu berri bat agertu zen: nola minak hala plazerak eragina dute jokabideetan. Bestetik, droga-menpekotasunak eta erlazionatutako jokabideak ulertzeko ere oso baliagarria izan da.

Plastikotasun neuronala: garunaren zaindari

2011/04/01 Echeazarra Escudero, Leyre - UPV/EHUko Farmazia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea. Fisiologia Saila

Denbora luzez pentsatu da garuneko lesio baten ondorioz neuronak betiko galtzen zirela eta, heldutasunera behin helduta, burmuinaren garapena eten egiten zela. Azken hamarkadetan, berriz, argi geratu da garunak malgutasuna eta plastikotasuna dituela. Gaitasun horri esker, garunaren anatomia aldatzen da, eta, horrela, garunaren funtzionamendua molda daiteke. Plastikotasun neuronalak errendimendua hobetzea ahalbidetzen du eta, gainera, lesio baten ondoriozko kalteak gainditzen laguntzen du. Gaur egun, gero eta estrategia gehiago erabiltzen dituzte terapeutek garunaren plastikotasuna bultzatzeko, eta, are garrantzitsuagoa dena, plastikotasun neuronala modu egoki batean gidatzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila