Azken hilabeteotan, AEBko epaitegiek komunitate zientifikoaren arreta erakarri dute; izan ere, epaile federal batek blokeatu egin du enbrioien zelula amen ikerketarako funts publikoen erabilera. Gizakion zelula amak ehunak edo organoak konpontzeko edo ordezteko erabiltzeak gero eta jarraitzaile gehiago ditu, eta itxaropen-iturri da egun gaixotasun sendaezinen bat duten gaixo askorentzat. Baina badira horren aurka kartsu borrokatzen direnak ere, argudio etiko eta erlijiosoak baliatuz. Eztabaida ez da amaitu.