Akuikultura mundu osoan hazten ari den jarduera da. Arrantza-baliabideak behar baino gehiago ustiatzeak, gizakion janari-beharrak eta arrantzari jarritako mugek eragin dute jarduera horren gorakada. Eta dagoeneko aberastasun- eta lanpostu-iturri bilakatu da, Euskadi bezala arrantzatik bizi diren edo bizi izan diren herrialdeentzat.