Moreno, Alvaro

Moreno, Alvaro

Logika eta Zientziaren Filosofia Saila. Biologiako Filosofia Taldea, IAS Research EHU

Bizi artifiziala eta haren ondorioak

2009/12/01 Moreno, Alvaro - Logika eta Zientziaren Filosofia Saila. Biologiako Filosofia Taldea, IAS Research

Aspaldiko ideia da bizia artifizialki sortzea (Golem, Frankenstein...), baina lehen saio zientifikoak joan den mendekoak baino ez dira; Ledouxen eta Herreraren lan aitzindariak, hain zuzen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, bide berriak ireki zituzten zibernetikak eta ordenagailuen garapenak, eta horietatik sortu zen, 80ko hamarkadan, C. Langtonek bizi artifiziala deitu zion lan-arloa. Bizidunen propietateak zituzten sistemak sortzea zen bizi artifiziala, horretarako oinarrizko beste material batzuk erabilita: eboluzionatzeko, erreproduzitzeko eta abarrerako gai ziren ordenagailu-programak, eta baita robot autonomo eta ebolutiboak ere. Emaitza interesgarriak lortuagatik, beste bide batzuetatik jo dute, berriki, bizia fabrikatzeko ahaleginek biologian; eta diziplina berri bat ere sortu da, biologia sintetikoa esaten zaiona. Ikerketa-eremu berri bat da, eta horrek ere sistema biologikoak diseinatu eta eraikitzea du helburu; baina 80ko hamarkadako bizi artifizialak ez bezala, oinarri kimikoetatik abiatuta sortu nahi du bizia.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila