Alberdi Celaya, Elisabete

Alberdi Celaya, Elisabete

Matematikan lizentziatua eta doktoregaia

Merezi ote 3200. urtea bisurte izatea?

2014/01/01 Alberdi Celaya, Elisabete - Matematikan lizentziatua eta doktoregaia

Egun jakin bat iristeko falta den egun-kopurua modu ezberdinetan kontatu izan dugu. Orain dela 13.000 urte, Cro-Magnongo gizakiek, neguko lehenengo …

Matematikari euskaldunak nonahi

2013/12/01 Barrio Beraza, Irantzu - Matematika Aplikatua Saila, UPV/EHU
Urkaregi Etxepare, Arantza - Matematika Aplikatua Saila, UPV/EHU
Alberdi Celaya, Elisabete - Matematikan lizentziatua eta doktoregaia
Arrizabalaga Uriarte, Naiara -

Aurten, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 41. udako ikastaroak antolatu ditu. Uztailaren 1etik 24ra bitartean, aukera izan dugu Eibarren, Baionan eta Iruñean, besteak beste, artearen eta musikaren, giza eta gizarte-zientzien, ingeniaritza eta teknologiaren, osasun-zientzien eta zientzien uretan murgildu eta jakinduria gehixeagoz bustita ateratzeko. 38 ikastaro eta 3 jardunaldi eskaini dira. 38 ikastaro + 3 jardunaldi = 41 guztira, udako ikastaroen 41. urtemugari ohore eginez, eta iazko 40. udako ikastaroekin hasitako erreferentzialtasun-kanpainari jarraipena emateko. Jardunaldietako batek matematikari euskaldunak bildu zituen. Uztailaren 18an izan genuen hitzordua Eibarren, Markeskoa jauregian, han egin baitzen Matematikari Euskaldunen I. Topaketa.

Zonbien izurrite bati aurre egiteko gai izango ote ginateke?

2013/04/01 Alberdi Celaya, Elisabete - Matematikan lizentziatua eta doktoregaia

Odola dariela, garunak edota hesteak kanpoan dituztela, gorputz-adarren bat falta dutela, begiak infinitura begira dituztela, pauso geldo eta traketsak emanez... Horrela ageri dira The Walking Dead telesailean mundua inbaditu duten zonbiak edo bidaztiak --sailean deitzen zaien modura--. Gutxi badira ere, gizaki bakan batzuk oraindik bizirik diraute. Baina badirudi dauden apurrak desagerrarazi arte zonbiek ez dutela bakerik izango. Gai izango ote da gizakia zonbien atzaparretatik ihes egin eta amesten duen mundua berreskuratzeko? Ala alderantziz, zonbiak bihurtuko ote dira lurreko jaun eta jabe? Telesailaren zenbatgarren denboraldira arte itxaron beharko dugu galdera horien erantzunak aurkitzeko? Eredu matematikoetan aurki dezakegu erantzuteko argibidea.

Zenbakizko metodoen fabula bat: ... Eta jateko, maiztasun handiko uhinak

2012/04/01 Alberdi Celaya, Elisabete - Matematikan lizentziatua eta doktoregaia

"Zein dira zure zaletasunak?", galdegin zion pertsonaleko arduradunak aurrez aurre zuen zenbakizko metodoari. "Atsegin dut ekuazio diferentzialak askatzeko dauden metodoei buruzko biografiak irakurtzea", erantzun zuen metodoak. "Gimnasiora joatea ere gustuko dut, kalkuluak azkar egin ahal izateko entrenatzera. Egunero hartzen dut ordubete ariketa horiek egiteko, burua argi mantentzen laguntzen baitidate. Gainerakoan, oso etxekoia naiz. Gustuko dut ondo jan eta edatea. Edateko, ez dago bertako sagardoa bezalakorik, eta jateko, maiztasun handiko uhinak gustatzen zaizkit". Pertsonaleko arduradunak jaso zuen mezua: "...eta jateko, maiztasun handiko uhinak...". Bazekien lankide berri hori aztertzeak lana emango ziola.

Zenbakien deskonposaketa, zenbait koderen aurkako gakoa

2011/11/01 Alberdi Celaya, Elisabete - Matematikan lizentziatua eta doktoregaia

Erakunde batek RSA sistema erabiltzen duenean mezuak kodifikatzeko, zenbaki arrunt bat erabiltzen du oinarrian, bi zenbaki lehenen biderkadura dena. Zenbaki hori publikoa izaten da, baina hain da zenbaki handia, non ia ezinezkoa baita hura deskonposatzea. Zenbaki horren deskonposaketak erakunde horretara iristen diren mezu kodetu guztiak deszifratzen lagunduko liguke. Zenbakiak deskonposatzeko algoritmo eraginkor bat asmatzeak hankaz gora jarriko luke zifratzeko eta deszifratzeko teknika hori, RSA delakoa. Hau da, gure datuak ingurune seguruetan jarri ahal izateko, beste tresna bat bilatu beharko genuke.

Errorea "h"-z ala "h"-rik gabe?

2010/04/01 Alberdi Celaya, Elisabete - Matematikan lizentziatua eta doktoregaia

Hizkuntza batzuetan soinua dauka; beste batzuetan, ez. Euskaraz, hotz denean hor egon arren, sentitu bai, baina ez da entzuten. Haizeak euskaraz badauka, eta, haren ziztua entzuten den arren, ez da "h"-rik aditzen. Erroreak euskaraz ez darama, baina matematikeraz eraman dezake. "H"-ak, izan ere, matematiketan ere badu bere funtzio isila.

Ekuazio diferentzialak egonkortasun bila

2009/11/01 Alberdi Celaya, Elisabete - Matematikan lizentziatua eta doktoregaia

Egonkortasuna altxor preziatua da. Bizitza egonkortasunaren etengabeko bilaketa da: lan finko baten bilaketa, erlazio sendo eta luzearena, eta abarrena. Nahiz eta aldagarriak izan, aldaketa bortitzik ez duten parametroen barnean dagoenari esan ohi zaio egonkorra. Batzuentzat aspergarriaren sinonimo, oro har altxor desiratua.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila