Artetxe Pujana, Maite

Artetxe Pujana, Maite

Kimikan lizentziatua

Polimeroak, minbiziaren aurkako terapiako Troiako Zaldiak

2009/04/01 Perez Alvarez, Leire - Kimikan doktorea
Artetxe Pujana, Maite - Kimikan lizentziatua

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) mundu mailako izurri gisa definitzen du minbizia. Izan ere, gaixotasun hori da mundu mailako heriotzen eragile nagusietako bat, eta etorkizunerako iragarpenek diote gaixotasun horrek eragindako heriotza-tasak gora egingo duela, eta XXI. mendean zehar herrialde garatuetako heriotzen erantzule nagusi bihurtuko dela. Esfortzu handiak egin beharko dira arazo honi aurre egiteko, eta ikertzaileen irudimena ezinbestekoa izango da. Arlo honetan, polimeroek ere zeresana izango dute; izan ere, une oro aukera berri eta askotarikoak eskaintzen dizkigute. Horren adibide ditugu hidrogelak, edo mikro/nanogelak --aurrerapen handiak ekartzen hasi dira--; minbiziaren aurkako terapian beren tokia egiten hasi dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila