Artaetxebarria Artieda, Xabier

Artaetxebarria Artieda, Xabier

Telekomunikazio-ingeniaria

Zergatik gara onak?

2016/05/11 Artaetxebarria Artieda, Xabier - Telekomunikazio-ingeniaria

Oihaneko legea aipatzen dugunean, naturaren krudelkeria datorkigu burura: indartsuak ahula gupidarik gabe zapaltzen duela, alegia. Hala ere, azken hamarkadetan egindako …

Bakarrik al gaude?

2016/03/01 Artaetxebarria Artieda, Xabier - Telekomunikazio-ingeniaria

Izotzezko basamortu baten erdian, hotz izugarria; Eguzkia­ren argia nekez iristen da hona. Bizi-zantzurik ez da inon. Amaigabeko ur izoztuzko geruza bitan zatituz, arrakala bat. Pitzadura horretan behera, azaletik ehunka metrora, tenperatura ez da hain hotza, eta izotza ur bihurtzen da. Goian argia eskasa bazen, zer esanik ez hemen. Bizi-zantzurik ez... itxaron! Hori ez al da bakterio bat? Eta horko beste hori? Arkeobakterio bat? Deskribatu berri dugun lekua Antartika izan liteke. Izan ere, 2014an, Hego poloko izotz azpiko aintzira batean, azaletik 800 metrora, 4.000 bakterio- eta arkeobakterio-espezie aurkitu zituzten ikertzaile batzuek. Pentsatzen da izaki bizidun horiek milioi bat urtez egon izan daitezkeela Eguzkiaren argirik gabe. Horrek erakusten du biziaren gaitasuna itzela dela, baldintzarik gogorrenetan ere aurrera egiteko. Eta, bestalde, pentsarazten digu: zergatik ez da bizirik egongo gure planetatik kanpo? Marten bertan, akaso? Edota Jupiterren Europa izeneko satelite izoztuan?

Arnas aparatuko gaixotasunak ikertzeko irudi-teknika berriak

2011/06/01 Artaetxebarria Artieda, Xabier - Telekomunikazio-ingeniaria

Enfisema, bronkitisa, infekzioak, minbizia... Biriketako gaixotasunak munduko hilgarrienen artean daude, bai herrialde aberatsetan eta baita txiroenetan ere. Sendagaiak bilatzeko orduan, oso erabilgarriak dira animalia txikiak, bereziki karraskariak. Baina arrazoi etikoak direla medio, ahalik eta animalia gutxien erabili behar da. Horrez gain, esperimentu bakoitzean ahalik eta informazio gehien lortu behar da, eta, horretarako, zehaztasun handiko irudi-teknika berriak garatzen dira. Animaliak hil beharrean, haiek bizirik direla X izpi bidezko eskanerrak erabil daitezke, eta irudiak aztertu, neurketak automatikoki egiten dituzten ordenagailu programen bitartez. Guk, Medikuntza Aplikatuaren Ikerketa Zentroko (CIMA) minbiziaren irudigintza-taldean, algoritmo berriak garatu ditugu irudi-teknika horiek hobetzeko.

Xixareak, dortoka erraldoiak eta hidra hilezkorra

2009/04/01 Artaetxebarria Artieda, Xabier - Telekomunikazio-ingeniaria

Dortoka erraldoiak ia berrehun urte bizi daitezke, eta Caenorhabditis elegans xixarea bi aste inguru. Organismo guztiak zahartzen eta hiltzen dira, abiadura ezberdinetan bada ere. Guztiak? Guztiak ez. Tropikoetako ur gardenetan bizi den hidra ez da zahartzen. Baina, zergatik zahartzen dira animalia batzuk besteak baino lehenago? Geneetan idatzia al dago organismoak zahartzera daramatzan programa? Nola liteke hautespen naturalak zahartzea bezalako prozesu bat onartu izatea? Ikus al daiteke zahartzearen eragina zelula bakoitzean? Zientzian gertatu ohi denez, erantzun bakoitzak ate berriak irekiko ditu...

Ordenagailu bidezko diagnosia: ordenagailuak mediku?

2008/04/01 Artaetxebarria Artieda, Xabier - Telekomunikazio-ingeniaria

XXI. mendeko medikuntzan berebiziko garrantzia dute irudiek. Jaio aurretik ateratzen digute lehen argazkia ekografia bidez. Gaztetan, hortzetako aparatu beldurgarria jarri aurretik erradiografia bat eskatuko digu dentistak. Eta, jolas-orduko saskibaloi-partidan lurrera erortzean besoa hausten badugu, traumatologoak hezurren egoera zehatza jakin nahiko du, eta beste erradiografia bat egingo digute. Mamografia, erresonantzia magnetikoa, ekografia, positroien emisio bidezko tomografia... hainbat dira medikuntzako irudi-teknikak, baita teknika horien erabilerak ere. Irudi horiek interpretatzea erradiologoen lana izan ohi da. Lan horrek, espezializazio-maila altuaz gain, arreta handia eta denbora luzea eskatzen ditu. Hori dela eta, azken urteotan Ordenagailu Bidezko Diagnosia (OBD) egiteko sistemak garatu dira, ataza horiek era zehatzago eta fidagarriagoan egin ahal izateko, eta, bide batez, sendagileari zeregin neketsuenak kentzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila