Aristegi Urkia, Lide

Aristegi Urkia, Lide

Biologoa

Egur hila, erreka bizia

2008/04/01 Aristegi Urkia, Lide - Biologoa

Esaera zaharrak honela dio: mendiko egur iharra, alferraren indarra eta pobrearen arrazoia, denak berdin. Alegia, batek ere ez duela ezertarako balio. Lan honetan saiatuko gara frogatzen hori ez dela beti horrela, eta mendiko egur hilak, baita erreketan bustita dagoenak ere, garrantzi ekologiko handia duela. Ibar-basoek garrantzi handia dute, erreka zein ibaietako ura fresko eta garbi mantentzeaz gain, bertako biztanleei bazka ugari eta habitat egokiak eskaintzen baitizkiete. Basootako zuhaitzak hil eta ibilguetara erortzen dira tarteka. Askotan pentsatzen dugu zuhaitz erori horiek kaltea besterik ez dutela sortzen, uholdeen arriskua emendatzen dutela. Egur hilak, ordea, zeregin ekologiko garrantzitsua izaten jarraitzen du. Uretan pilatzen diren zuhaitz, enbor, sustrai eta adarrek sedimentuekin, bizidunekin eta urarekin bat egiten dute, eta elkarri eragiten diote. Egitura horien kontra gero eta materia gehiago pilatzen joaten da, presa egonkorrak sortuz, eta horiek eragin handia dute ibai-ekosistemen egitura eta funtzionamenduan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila