Bai, gure ibai eta hezeguneetan apoarmatuak bizi dira. Zoritxarrez, gaur egun, kanpoko espezieetakoak dira ugarienak eta hedatuen daudenak, eta bertako espezieak, berriz, mehatxupean daude. Azken urteotan Bizkaia eta Arabako lurraldeetan ikertzen ibili ondoren, hain ezezaguna zaigun mundu honi buruzko zenbait sekretu argitzen saiatuko gara.
Anfibioek munduko animalia-talderik mehatxatuenetarikoa osatzen dute. Haien habitatak eraldatu eta suntsitzeak babesturiko eremu mugatuetan bizirautera bultzatu ditu. Baina horietan ere ez daude seguru: klima-aldaketak, ozono-geruzaren zuloaren ondorioz izpi ultramoreak areagotzeak, euri azidoak eta mehatxu berri eta arriskutsu batek, gaixotasun berriek, eremu babestuetan ere jokatzen dute. Eta planetako bazter guztietara ekarri dute populazioen eta espezieen iraungipena.