Satelite bidezko kokapen-teknologiak guztiz aldatu ditu topografiaren eta geodesiaren metodologia klasikoak. Metodo klasikoek baino zehaztasun- eta produktibitate-maila handiagoa ematen dute, eta ezinbestekoak bilakatu dira edozein topografia- edo geodesia-lanetan. Gaur egun, satelite bidezko bi kokapen-sistema daude erabilgarri, GPS eta GLONASS, eta hirugarren bat, Galileo, egiten hasiak dira.
Mundu mailan erretako eremuen kartografia izatea oinarrizkoa da, aztertzeko zer eragin duten klima-aldaketan suteek sortzen dituzten gasek. Eremu txikiagoan ere garrantzitsua da erretako eremuen kartografia egitea, ondorio ekonomikoak eta ekologikoak ebaluatzeko eta balizko erabakiak hartzeko. Bi kasuetan, teledetekzioak aukera ezin hobea ematen du kartografia egiteko.