Asurmendi Sainz, Jabier

Asurmendi Sainz, Jabier

Informatika-ingeniaria eta Bitarlan-en sortzailea

Gizarte birtuala Interneten

2008/10/01 Asurmendi Sainz, Jabier - Informatika-ingeniaria eta Bitarlan-en sortzailea

Maiz entzuten da Internet gizartearen isla dela, eta, hori, gero eta gehiago, egia bihurtzen joan da. Izan ere, nork bere nortasunaren zati birtuala izateko gero eta aukera gehiago eskaintzen du amaraunak. Nork bere argazkiak, gustuko lekuak, pentsaera, emozioak eta iritziak on line argitaratzeko zein publikoki partekatzeko baliabideak anitz dira. Era berean, gizarte-harremanak egiteko eta beste pertsona batzuekin komunikatzeko aukeretan iraultza ekarri du Internetek, distantzia eta denboraren mugak gainditu dituelako beste erabiltzaile batzuekin harremanetan jartzeko orduan. Mundu osoa hartzen duten lagun-taldeak eta harremanak sortzeko aukera ematen du, interes ekonomikoen, politikoen edo zaletasunen arabera. Webari esker sortzen diren topagune horiek sare sozial izenarekin ezagutzen dira.

Malware-a, sistemen amesgaiztoa

2008/05/01 Asurmendi Sainz, Jabier - Informatika-ingeniaria eta Bitarlan-en sortzailea

Ordenagailuetan eta beste gailu digitaletan, sistemaren azpitik sartu eta kalte egiten duen programatxoa birus izenarekin ezagutzen da nagusiki. Hala ere, eta batez ere Internet hedatu ahala, beste hitz batzuk agertzen joan dira birus hitzarekin nahastuta: phishing, troiatarra, spam, spyware, harrak, eta beste hainbat. Izan ere, horietako bakoitzak jokaera eta helburu ezberdinak ditu. Hala bada, programatxo horiek guztiak biltzeko, malware edo software maltzur izendapen orokorragoa zabaldu da.

Ikus-entzunezkoak lengoaia bitarrean

2008/02/01 Asurmendi Sainz, Jabier - Informatika-ingeniaria eta Bitarlan-en sortzailea

Ordenagailuek ulertzen duten lengoaia bakarra lengoaia bitarra da. Horrenbestez, ordenagailu edo gailu digitaletan, oro har, erabiltzen diren elementu-mota guztiak lengoaia horretara itzuli behar dira; hau da, informazio osoa 1 eta 0 bihurtu behar da. Zenbakiak, esaterako, hamartar basetik bitar basera pasatzen dira, eta berdin gainerako informazio digital guztia: zenbaki bihurtu behar dira testua, irudiak, soinuak, bideoak, Interneteko helbideak, eta abar.

Web 2.0: zu ere sortzaile

2007/11/01 Asurmendi Sainz, Jabier - Informatika-ingeniaria eta Bitarlan-en sortzailea

Orain dela ez denbora gehiegi, Internet eduki estatikoek osatzen zuten, baina, denbora pasatu ahala, elkarreragina eta eduki dinamikoak ari dira amarauna ehuntzen. Horri eta Internet eta banda zabala enpresetan zein etxebizitzetan hedatzeari esker, Internet, hasiera batean zen informazio-biltegi erraldoia ez ezik, aplikazio-meta itzela ere bada egun.

GNU/Linux, sistema eragileen artean lehiakide ahaltsua eta librea

2007/04/01 Asurmendi Sainz, Jabier - Informatika-ingeniaria eta Bitarlan-en sortzailea

Linux munduko sistema eragile librerik ospetsuenaren nukleoa da, GNU/Linux-ena, alegia. Sistema eragile hori, egun, lehiakide sendo bilakatu da beste sistema eragile jabedunetarako, hala nola Microsoft Windows, Unix edo Mac OS X.

Ona, ederra, merkea... eta askea

2007/02/01 Asurmendi Sainz, Jabier - Informatika-ingeniaria eta Bitarlan-en sortzailea

"Zuk sagar bat badaukazu eta nik beste bat, trukatuz gero, sagar bana izango dugu; baina zuk ideia bat badaukazu eta nik beste bat, trukatuz gero, bina ideia izango ditugu". Kidekotasun horren bitartez azaldu ohi du jakintza librearen funtsa Richard Stallmanek, software librearen aitzindari eta sustatzaile nagusietako batek.

WiMAX: iraultzaren iraultza

2006/12/01 Asurmendi Sainz, Jabier - Informatika-ingeniaria eta Bitarlan-en sortzailea

Oraindik ez gara atera WiFi deritzon iraultzatik: etxeetan, jatetxeetan, eskoletan edo aireportuetan kablea alde batera utzi dugu Internetera konektatzeko. Eta uhinen bidezko teknologia aurreratuago eta indartsuago bat prest dago jada Euskal Herrian: WiMAX du izena. WiFi teknologiak bulego osoa edo etxe osoa Internetera konektatua izateko aukera ematen du; WiMAX teknologiari esker, berriz, hiri osoak edo elkarrengandik hurbil dauden herriak konektatu ahal izango dira Internetera.

Ezintasunik ez. Ez mundu errealean, ez birtualean

2006/09/01 Asurmendi Sainz, Jabier - Informatika-ingeniaria eta Bitarlan-en sortzailea

Hirigintzan dagoeneko gertatzen den bezala, web guneen munduan ere geroz eta gehiago hartzen da aintzat irisgarritasuna, hau da, web guneak edonork erabiltzeko modukoak izatea. Eta, zorionez, irisgarritasuna web guneen kalitatearen adierazle bihurtu da. Hala ere, web gune gehien-gehienak ez dira oraindik irisgarriak.

Ahalmen handiko etiketa txikiak: RFID teknologia

2006/05/01 Asurmendi Sainz, Jabier - Informatika-ingeniaria eta Bitarlan-en sortzailea

Jaiki, nagiak bota, sukaldera joan eta hozkailuak berak jakinaraztea bukatzear dauden edota iraungitze-data betetzear duten elikagaiak zein diren; erosketak egitera autoz joan, eta haizetakoan holografia batek ohartaraztea bihurgune arriskutsuak gertu izanez gero edota baimendutako abiadura baino azkarrago joanez gero; supermerkatuan erosketa-orga bete-bete egin, jende-ilara itzela saihestu, pasabide batetik igaro eta automatikoki gure erosketak ordaintzea, sakelatik kreditu-txartela atera barik eta erosketa-orgatik produktuak mugitu barik. RFID delako teknologiak eskaintzen dizkigun aukeretako batzuk dira horiek, eta etorkizun ez oso urrunean izango ditugu gurean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila