Indibidualki zein beren arteko konbinazioz estresatzaile moduan joka dezaketen hainbat faktore naturalek eratzen dute ingurune fisikoa, besteak beste, tenperaturak, oxigenoak, gazitasunak, urhornidurak, argi ultramoreak, eta, nola ez, faktore antropogenikoek. Estresatzaile horien artean, gero eta nabariagoa da metal astunek zein konposatu kimiko organikoek sortutako poluzioaren eragina.