Cancio Uriarte, Ibon

Cancio Uriarte, Ibon

Biologian doktorea

Maitea, zer usain gozoa darion zure larruazalari!

2016/09/01 Cancio Uriarte, Ibon - Biologian doktorea

Hasteko, aitortu behar dizuet anosmikoa naizela, usaintzeko ezindua dagoen sudur handiko euskalduna naizela. Usaimenarekiko nolabaiteko hurbilketa izan zen niretzat Suskinden Perfumea eleberriko Jean-Baptiste Grenouilllen jaiotzaren pasartea. Pariseko arrain-azoka batean jaio da gure pertsonaia, arrain-erraien kirats artean, liburuaren hasiera benetan zirraragarrian. Hori narda! Gerora, Jean-Baptiste, usainik gabeko gure hiltzailea, beretzako usainaren bila biziko da, neska gazteen gorpuetatik usainak lapurtuz. Eta nire galderak dira: zergatik darie arrainei halako kiratsa? Eta ba al dugu norbanakook gurea bakarra den usain, perfume, lurrin, sundarik…?

Sexuen arteko lehia eta bisigua

2007/04/01 Cancio Uriarte, Ibon - Biologian doktorea

Sentitzen dut!! Nemoren bila filmaren mezu nagusia, aitatasunaren ardura mistikoarena, gezur biologiko batean dago oinarritua. Nemo maitagarria pailazo-arraina da, helduaroan arrezifeetako anemonetan bikoteka antolatuta bizi den arraina. Filmean, ezkutatu egiten digute arrain-mota horrek bere sexu-izaerarekiko atxikimendu txikia duela, eta txanponaren alde biak ezagutu ditzakeela. Bikoteko emea desagertuz gero, ar heldugaberen batek hartuko du haren tokia anemonan, eta han dagoen arra eme bihurtuko da. Benetako Marlin-en 'patua', Nemoren aita izatetik Nemoren ama izatera pasatzea da. Pailazo-arrainak hermafroditak dira, espezie proterandrikoak, hain zuzen ere (lehenengo arra, gero emea), eta horrelakoa da gure bisigu maitea ere. Eta ez da bitxikeria bat. Arrain-espezie askok dute estrategia sexual hori, garrantzi ekonomikoa eta erabilera teknologikoa izan dezakeena.

Arrainak, geneak eta txipak: poluzioaren aurrean adierazteko askatasuna

2006/04/01 Cancio Uriarte, Ibon - Biologian doktorea
Bilbao Castellanos, Eider - Biokimikan lizentziatua

Indibidualki zein beren arteko konbinazioz estresatzaile moduan joka dezaketen hainbat faktore naturalek eratzen dute ingurune fisikoa, besteak beste, tenperaturak, oxigenoak, gazitasunak, urhornidurak, argi ultramoreak, eta, nola ez, faktore antropogenikoek. Estresatzaile horien artean, gero eta nabariagoa da metal astunek zein konposatu kimiko organikoek sortutako poluzioaren eragina.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila