Euskal Herriko anfibioen artean (arrabio, apo, igel, uhandre) apo bat nabarmentzen da, duen ahalmen fisikoa dela eta: apo lasterkaria. Korrikaldi motzen bidez mugitzen da, baina, atletek ez bezala, eguneroko arriskuetatik bizirik irteteko erabiltzen du batez ere gaitasun hori. Hala ere, korrikalari ona izanagatik, ez dago desagertzeko arriskutik salbu Euskal Herriko kostaldean.