Sega eguneroko lanetako bat izan da Euskal Herriko baserrietan. Baserrien artean egindako apustu eta desafioen bidez, gaur egun kirol bilakatu zaigu, araudi eta norgehiagoka ofizial eta guzti, eta, nola ez, baita apustu eta apustuzale eta guzti ere. Gauza bera gertatu da aizkorarekin, pilotarekin, arraunarekin eta beste hainbat jarduerarekin ere. Baina, futbolean, saskibaloian edota txirrindularitzan ez bezala, herri-kiroletan ikerketa gutxi egin dira. Horregatik, guretzat erronka berezia izan zen Juan Manuel Erasun prestatzea.