Txintxurreta Agirre, Arantxa

Txintxurreta Agirre, Arantxa

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Sputnik-ek 50 urte

2007/10/01 Txintxurreta Agirre, Arantxa - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Lehen satelite artifiziala bidali zutela 50 urte betetzen dira aurten. Sputnik-1 ( bidaia-lagun , euskaraz) 1957ko urriaren 4an bidali zuten espaziora errusiarrek, eta hala hasi zen espazioa konkistatzeko lehia. Hainbat gertaera soziopolitikok sortu zuten Sputnik, eta haren sorrerak aro berri bat ekarri zuen.

Anbara: eztizko malko lehorrak

2007/09/01 Txintxurreta Agirre, Arantxa - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Duela hainbat milioi urte bizi ziren zuhaitzen erretxina da anbara, fosilduta dagoen erretxina. Itsasoan izoztuta geratzen ziren eguzki-izpiak zirela pentsatzen zuten antzina, laranja-kolorekoa eta oso distiratsua izaten baita. Batzuetan, tamaina txikiko sorpresa handiak izaten dituzte barrenean, zomorroz, hostoz edo polenez jantzirik. Anbar-aztarnategi gutxi dago munduan, eta gutxiago Araban daudenak bezalakoak.

Altzairu-hondarren irtenbidea

2007/07/01 Txintxurreta Agirre, Arantxa - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

CD zaharrak adarretatik zintzilik ikusi ditugu, baratzeetatik txoriak uxatzeko; alkandora zaharretik makina bat trapu ateratzen ikusi dugu, etxeko kristalak garbitzeko; garai bateko marmita zaharrak ikusi ditugu, euriak bustitako aterkiak gordetzeko. Alabaina, apenas ikusten da altzairutegietan pilatzen den hondakin andana ezertarako erabiltzen.

Metal astunak Lur planetan

2007/06/01 Txintxurreta Agirre, Arantxa - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Espaziotik ez da ikusten, baina Lurrak geruza bat baino gehiago ditu. Eta, geruza horietan, metal astunak ez daude beti berdin banatuta: nukleoan nagusi dira, baina lurrazalean oso gutxi azaltzen dira, beste elementu kimiko batzuekin alderatuz gero. Hala ere, gutxi izan arren, garrantzitsuak dira, eta, gainera, gizakiak ustiatzeko moduko proportzioetan daude.

Siouxak, magia eta igelak

2007/01/01 Txintxurreta Agirre, Arantxa - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Belarria lurrari itsatsi; egon; zutitu; besoa bularraren parera igo, eta, erakuslea luze-luze eginda duela, "handik" labur eta hotza esan du ile luzedun batek. Hori da niretzat sioux indiar bat. Hollywoodeko film-egileren baten asmakizuna da seguruena; badakit. Baina posible al da, bada, lurretik zerbait komunikatzea?

Jon Marcaide: Beti izan dut norbait nire lana eta ikerketa ordaintzeko prest

2005/03/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Txintxurreta Agirre, Arantxa - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Elgetarra jaiotzez, Jon Markaide Astronomiako eta Astrofisikako katedraduna da Valentziako Unibertsitatean. Astronomian bide luzea egin du, toki askotan izan da eta nazioarteko ospea lortu du irrati-astronomiaren arloan. Orain, Eusko Jaurlaritzak, ibilbide horregatik, Euskadi Saria emango dio.

Bazen Euskal Herrian altxor bat...

2000/09/01 Txintxurreta Agirre, Arantxa - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

1998ko maiatzeko Elhuyarren deskribatu genuen, aurtengo otsailean artean bueltaka genuen eta egun ere istorioak badarrai. Ipuinetan korapiloaren ostean amaiera dator; ipuinak aldiz, ongi bukatu ohi dira. Istorio honen amaiera idazteke dago, eta amaiera polita badu, beste istorio ederrago baten hasiera izan liteke.

Altxor abeslaria: hegoaldeko zuhaitz-igela

1998/05/01 Urdanpilleta, Mikel -
Txintxurreta Agirre, Arantxa - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Igeltxo dotore hau, tamalez, Euskal Herrian desagertzear dagoen espeziea dugu. Bi eskualdeetara mugatzen da bere banaketa: alde batetik Mendizorrotz mendira (Igeldo, Orio eta Usurbilen artean), bestetik Hazparnera. Mendizorrotzeko populazioaren egoera kezkatzekoa da, ale gutxi dago eta isolatuta gainera; populazioa erliktikoa da. Garai batean igeltxoaren korrokek udaberriko gauak alaitzen zituzten arren, zoritxarrez, urte batzuetatik hona isiltasuna nagusitu da. Egoera tamalgarri honen erantzukizun nagusia, nola ez, gizakiok daukagu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila