1892ko urriaren 18an inauguratu zuen Alexander Graham Bellek hiri arteko lehenengo telefono-linea. New York eta Chicago batzen zituen, eta 1.600 kilometro zituen alderik alde. Urrutiko komunikazioan lehen pausoa izan zen hura. Gerokoa ez da zaila asmatzen. Gure etxetik munduaren beste muturrera dei dezakegu, telefonoz, noski.
1882ko martxoaren 24an tuberkulosia eragiten duen bakterioaren -- Mycobacterium tuberculosis-- aurkikuntza iragarri zuen Robert Kochek. Garai hartan, heriotza ugari eragiten zituen Europan eta jendeak itxaropentsu hartu zuen berria. Koch bera ere gaitzaren amaiera hurbil zelakoan hil zen. Aurreikuspen haiek, ordea, ez dira oraindik bete. XXI. mendearen hasieran, tuberkulosiak bere horretan dirau. Heriotzak barra-barra eragiten.
1935eko otsailaren 28an lortu zuen Carothers-en lantaldeak 6,6 poliamida egitea. Hura zen gerora nylon izenez merkaturatuko zen lehen zuntz sintetikoa. Sendoa eta malgua, arrakastatsu sartu zen merkatuan, eta, dudarik gabe, ateak ireki zizkion material sintetikoen industriari.
1960ko urtarrilean ekin zioten Asuango Presa Handia egiteari, Egipton. Hamar urteren buruan eraikita zegoen presa, eta bazirudien ageriko abantailak ekarriko zituela. Ez zuten horrenbeste pentsatu, ordea, gisa hartako eraikuntzak ingurumenean izango zuen inpaktuan.
Gaua bera baino beltzago hasi ziren hurrengo egunak Bhopalen. 1984ko abenduaren 2ko gauerdian, laino toxiko ikaragarri batek estali zuen Bhopalgo zerua, eta ondorioak, oraindik, nabariak dira populazioan.
Populazioaren hazkundea beste inon baino nabarmenagoa da hirietan. Gaur egun, munduko populazioaren erdia inguru bizi da hirietan, eta, martxa honetan, 2030erako % 60 baino gehiago izango dira. Hazkunde horrek, ia oharkabean gertatzen bada ere, aztarna galanta uzten du ingurunean.
Iodo-gabeziak gaitz ugari eragiten ditu munduan barrena. Eginahalak egin ditu gizakiak nolabaiteko konponbide bila, eta, azkenean, badirudi bide egokia hartu duela: dietan gatz iododun apur batekin nahikoa omen.
1897ko irailaren 12an jaio zen Irene Joliot Curie. Hark ere,
bere gurasoen gisara, aztarna garrantzitsua utzi zuen erradioaktibitatearen ikerketan. Hori bai, erradioaktibitateak berak ere ondotxo markatu zuen Ireneren bizitza. Eta ez Irenerena bakarrik, gizateriarena ere bai.