Autobidearen aurkako koordinadora

Autobidearen aurkako koordinadora

Nafarroako autobidea. Ekologiak badu zer esanik

1987/04/01 Autobidearen aurkako koordinadora -

Mende honen hasiera aldean egin omen zen Donostia eta Iruñea lotzeko eta orduko premiei ongi erantzuteko errepidea.
Geroztik urte-andana ederra pasatu da, eta begi-bistakoa denez egoera ekonomikoa, biztanleen kopurua eta horrekin batera trafikoa eta komunikazio-beharrak guztiz aldatu dira. Gure administrazioak berriz, errepide horretan egin dituzten obrak eta hobekuntzak, zabalkuntzak, zoladura berriak, seinalizazioak, zenbait kurben konponketa puntual etab. egitera mugatu dira, baina trazatuari ezer gutxi egin diote, eta hortik sortu da gaur egun errepideak erakusten duen egoera tamalgarria; trafikoa arin eta seguru mantentzeko gauza ez izatea alegia.
Guk konstatatzen dugu hori, eta lehendabizikoak gara Donostia eta Iruñea, Gipuzkoa eta Nafarroa, bide on eta seguru baten bidez ongi lotu behar direla aldarrikatzen. Baina honekin eginbide hori edozein moduz egiteko ez dugu karta txuria eman nahi.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila