Gizakien arteko organo-transplante gehienak oso gutxitan egiten dituzte medikuek, porrotak maiz gertatzen dira eta. Hala ere, zenbait kasu (giltzurrun-transplantea, esaterako) eguneroko lan bihurtu da gaur egun hainbat ospitaletan. Errefusaren oinarria ez datza, ordea, transplanteen konplexutasun kirurgikoan (egungo teknikak oso aurreratu eta zehatzak bait dira); Sistema Inmune Adaptatiboan baizik.