Ibarguren Olalde, Karlos

Ibarguren Olalde, Karlos

Bihotza suspertu, zauden tokian zaudela

2004/03/01 Ibarguren Olalde, Karlos -
Alonso Moreno, Daniel -
Telleria Barrena, Iñaki -
Guirado Perez, Imanol -
Berasategi, Ttiko -

Pertsona helduetan gertatzen diren bat-bateko heriotza gehienek bihotza dute abiapuntu eta horietatik % 80 fibrilazio bentrikularra izeneko arritmiaren ondorio dira. Kasu horretan, heriotzari aurre egiteko modu eraginkor bakarra deskarga elektrikoa ematea da, hots, desfibrilazioa. Baina desfibrilazioak badu muga handi bat: denbora. Minutuak pasa ahala eraginkortasuna galtzen du, eta garuneko lesioak azaltzeko probabilitatea handitu egiten da. Datuak larritzeko modukoak dira: galtzen den minutu bakoitzeko, bizirik ateratzeko aukera % 10 inguru gutxitzen da. Ondorioz, edonork erabiltzeko moduko desfibrilagailuak diseinatu eta merkaturatu dira. Erabilerrazak eta mugierrazak. Arritmia oro al da desfibrilagarri? Nola erabiltzen da desfibrilagailua?

Larrialdi medikoa koordinaturiko asistentzia jarraia

1998/05/01 Unanue, Txema -
Ibarguren Olalde, Karlos -

Komunikazio-zentroa, telefonoa lagun Historia klinikoa telefonoz ASISTENTZIA MARTXAN

Amanita phalloides: basoetako hiltzaile berdea

1997/10/01 Mintegi, Imanol -
Murgialdai, A. -
Txoperena, Gabriel -
Ibarguren Olalde, Karlos -

Behar bezala ezagutuz eta errespetatuz gero, atsegin handia eta gozatzeko anitz aukera ematen dizkigu naturak. Hauekin tartekatuz, ordea, arriskuak ere nonahi daude; perretxikoak dira esandakoaren lekuko. Gizakiarentzat toxikoak diren 70 bat espezie ezagutzen badira ere, bakar batzuk besterik ez dira arriskutsuak. Hauetako galgarrienetako eta era berean usuenetakoa Amanita phalloides dugu. Perretxikoek eragindako heriotza guztien % 90 egotz dakioke hiltzaile berde honi.

Taupada-markagailua: bihotz nekatuaren gidaria

1997/06/01 Mintegi, Imanol -
Murgialdai, A. -
Txoperena, Gabriel -
Ibarguren Olalde, Karlos -

Senning eta Elmquistek 1959. urtean lehen taupada-markagailua ezarri zutenetik, sekulako bilakaera gertatu da bihotza elektroestimulatzen duten aparatu hauetan. Gaur egun elektroestimulazioa garunera (Parkinson gaixotasunaren kasuan, adibidez) eta beste organo batzuetara ere hedatu da, baina bihotzeko arazoetan da nagusi aparatu hauen aplikazioa.

Argibideak eman ondorengo baimena Medikua/gaixoa harremanaren onerako ala kalterako?

1994/10/01
Gaixoari edo/eta bere senitartekoei azalpenak ematea, diagnostikoa egin eta tratamendua jartzea bezain ardura garrantzitsua da medikuaren eguneroko lanean. Argibideak eman …

Ardura intentsiboak

1991/11/01 Ibarguren Olalde, Karlos -

Ziurrenik ere Ardura Intentsiboetarako Unitateak (AIU) medikuntzako zerbitzu ezezagunenetako bat dira. Senitarteko edo lagunen bat bertan eduki izanaren zoritxarra sufritu ez duen inork ez du AIUn nolako lanak egiten diren, bertan zer gaixo ikusten diren edo eta bertako tresneria berezia zein den ezagutuko. Honako lerroen bitartez unitate harrigarri hauek zer diren azaltzen saiatuko gara.

Giltzurrun-gutxiegitasun kronikoaren ordezko tratamenduak: Transplantea onena

1989/12/01 Ibarguren Olalde, Karlos -

...Gure komunitate autonomoko 500 bat lagunen giltzurrunak ez dira beren funtzioa betetzeko gai. Lagun hauek bizirik jarraitu ahal izateko dialisi izeneko tratamendua behar dute. Hauetako asko makinarekiko askatasuna emango dien giltzurrun-transplantearen zai daude...

Inmunitate-sistema: kanpoko erasoetatik babestu behar

1989/09/01 Ibarguren Olalde, Karlos -
Azken urte hauetan Inmunologiak aurrerapen handiak egin baditu ere, oraindik gauza asko geratzen dira airean. Gure gorputzak berea zer den …

Barizeak, itsusiak eta arriskugarriak

1988/08/01 Ibarguren Olalde, Karlos -

"Barizeak" izeneko gaitza ezaguna da; gizonezko eta emakumezkoen hankak itsusitzen dituena. Sortzen dituzten ondorioak ezagutzen ditugu, baina zer dira barizeak?

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila