Azken urte hauetan asko hitz egiten da kristal likido direlako materialei buruz. Batez ere ordenadoreen munduan —eta batipat eramangarri diren mikroordenadoreen kasuan— sarritan ikus ditzakegu L.C.D. siglak (alegia, Liquid Crystal Display edo kristal likidoz osatutako pantailak). Baina kristal likidoen atzean, pantaila modura erabil daitezkeen materialez gain, badago aplikazioz eta oinarrizko zientziaz beterik dagoen mundu zabal eta interesgarri bat.