Min lunbarrak eta ziatikak urte askotan eragin dio gizakiari, baina sintoma hauen sortzailea 1934.erarte ez zen ezagutzen. Urte horretan Mixter-ek eta Barr-ek ornoen arteko diskoen prolapsoa edo irteera kontsideratu zuten guztiaren kausa bezala. Bi ikerlari hauek azaldu zutena gaur egun kausa nagusia dela egiaztatua dago, baina ez da kausa bakarra.