Udaberria iritsi da, eta landare asko eta asko ari dira lanean lore ederrak ateratzeko. Lan garrantzitsua da, loreak baitira landareak ugaltzeko mekanismoa. Nola dakite, ordea, landareek loratzeko garaia heldu dela? Eguna luzatzen denean edo tenperaturak gora egiten duenean, landareen gene batzuek aldaketaren seinalea hartzen dute, eta loreak prestatzeko lanean hasten dira.
Mundu osoan 100 milioi animaliatik gora erabiltzen dira ikerketarako urtero. Animaliekin egindako saioak hainbat esparrutan garatzen badira ere, giza osasunarekin lotuta dauden proiektuak dira nagusi. Egun erabiltzen diren tratamendu medikoetatik asko animalietan egindako esperimentuen bitartez lortu dira. Apaingelan eta gerran ere bai
Hubble teleskopioaren mantentze-lanetarako misioak bertan behera geratuko dira, NASAren estrategia-aldaketa dela eta. Hortaz, astronomian aldaketa handia eragin zuen teleskopioa hondatu egingo da, eta hemendik 3 edo 4 urtera ez da erabilgarria izango. Bush presidentearen espazioko plan berriaren ondorioetako bat da.
1923ko martxoaren 13an, zinemari soinua jartzeko Phonofilm sistemaren lehen erakustaldia egin zen New Yorken. Zinema soinudunaren hastapenak ziren. Phonofilm sistemaren sortzailea Lee De Forest estatubatuarra izan zen, eta haren izena grabatuta geratu da zinemaren historian.
Thomas Alba Edison asmatzaile ezagunenen zerrenda guztietan agertzen da, beti lehenengo postuetan, gainera. Adimen oparoko gizon hura 1847ko otsailaren 11n jaio zen Milanen (Ohio, AEB). Haren asmakizunik famatuena, bonbilla, lehen aldiz piztuta edukitzea lortu zuenetik ere urteak bete berri dira, baina askoz ekarpen gehiago ere egin zituen, sorkuntza izan baitzuen bizitzaren motorra. Fama eta aberastasuna eman zioten milatik gora asmakizun patentatu zituen.