Jakina da zuhaitzak onak direla lurzorua babesteko. Hala ere, basogintzan erabiltzen diren zenbait metodok kontrako eragina izan dezake lurzoruan eta haren ezaugarrietan. Izan ere, motzondoak kentzeak, lurrak mekanikoki prestatzeak eta abarrek kezka sortzen dute lurzoruaren babesari dagokionez. Ikertzaileek egindako lanak eta eredu informatikoak erabiliz, metodorik kaltegarrienen eraginari buruzko informazio garrantzitsua lor daiteke.
David Geek Europako Ingurumen Agentzian egiten du lan. Zientziaren eta politikagintzaren arteko harremana lantzea da bere arduretako bat erakunde gazte horretan, batez ere ingurumenari buruzko erabakiak hartzeari dagokionean. Azken urteetan, zuhurtasun-printzipioa barneratzea izan da arlo horretako helburu nagusietako bat.
Europako Batasuna handitu egin da, eta sartu berri diren estatu gehienetan garrantzi handikoa da nekazaritza. Azken urteetan aldaketa asko izan dituzte sektore horretan egoera sozio-ekonomikoaren ondorioz, eta, dirudienez, integrazioak aldaketa gehiago ekarriko ditu, eta horiek eragina izango dute ingurumenean.
Gure bizitzan gauza nabarmena da sexu bi daudela: arra eta emea, gizonezkoa eta emakumezkoa. Dimorfismo sexualean biologiak ezarritako muga nabaria da. Horrela izaten da, behintzat, kasu gehienetan. Gizakion % 5ean, ordea, ez dago horren argi.
Uda laster izango dugu hemen, eta, hura hurbildu ahala, hondartzak betetzen hasiko gara. Baina hondartzak, beltzaran jartzeko eta bainatzeko erabiltzen ditugun tokiak izateaz gain, inguru aberats eta garrantzitsuak ere badira. Kontinenteen eta itsasoen arteko paregabeko munduak dira.
Hondartzetan eta paduretan, olatuak heltzen ez diren aldean, haizearen ondorioz dunak sor daitezke kontsolidatu gabeko sedimentuan. Askotarikoak izan daitezke haien forma eta tamaina, eta askotarikoa eta aberatsa haien inguruan sortzen den bizitza.
Jesus Altuna Aranzadi Zientzi Elkarteko historiaurreko sailaren lehendakaria da, eta Munibe aldizkariaren zuzendaria. Bizitza osoa eman du Euskal Herriko historiaurrea aztertzen. Hainbat sari jaso ditu bere lan-jardueragatik, azkena 2003ko Giza eta Gizarte Zientzien Euskadi saria. Aitzindaria izan zen arkeozoologia arloan, eta ekarri handia
egin du ondarea ikertzen eta babesten.
Europako glaziarrak ez dira oso handiak. Izan ere, munduko glaziarrik handienak 1.000.000 km 2 -ko hedadura du, eta Europako handienak 8.300 km 2 -koa baino ez. Hala ere, kontinente zaharraren paisaiarik ikusgarrienetako asko osatzen dituzte. Hori bai, gero eta txikiagoak dira, azken urteetan gehienek atzera egin dute eta.
Gaspard Gustave Coriolis 1792ko maiatzaren 21ean jaio zen Parisen. Ingeniaritza-ikasketak burutu ondoren, irakaskuntzan eta ikerketan aritu zen hainbat arlotan, bereziki ingeniaritza-matematikan eta mekanikan. Besteak beste, gorputzen higidura, frikzioa, hidraulika eta makinen errendimendua aztertu zituen, eta hainbat kontzeptu berri ekarri zituen zientziaren mundura. Guztien artean ezagunena Coriolis indarra izan zen. Kontzeptu teorikoez ez ezik, aplikazio teknikoez ere arduratu zen.
Animazioa aspaldi sortutako artea da, eta sortu zenetik asko aldatu da mundu horren irudia. Denbora pasa ahala, giza teknologiak ere aurrera egin du, eta eragin handia izan du animazioaren arloan. Joan den hamarkadan ordenagailuen erabilera erabat zabaldu zen animazioaren munduan, eta hiru dimentsioko infografia arrunt bihurtzen hasi zen. Benetako eta irudizko fikzioa nahastuta