Minbiziaren aurkako hiru sendabide klasikoak irradiazioa, farmakoak eta kirurgia dira. Gehienetan, hauetarik bat ere ez da erabatekoa, eta gainera hirurok dituzte eragozpenak.
Irradiazioak, esaterako, arin ugaltzen diren zelulak hiltzen ditu. Beraz, zelula kantzerdunak zein hazkuntza arineko zelula osasuntsuak (hezurmuinekoak, epiteliotakoak) suntsitzen ditu, zoritxarrez.
Farmakoek zelula kantzerdunak deuseztatzeaz gain, nahi ez diren ekintzak sortzen dituzte, hala nola, inmunoezabapena. Ondorioz, gaixo inmunoezabatuengan (defentsa-sistemarik gabeko gaixoengan) gora egiten du oso zoldura-arriskuak.
Kirurgia, azkenik, besteak bezain teknika fina ez izanik, txit mugatua dago minbizi sakabanatuetan eta zenbait toki berezitan kokaturikoetan.