Azkenaldian agertu diren albiste batzuk pil-pilean jarri dute janarien kalitatearen gaia edo, tamalez, kalitaterik eza; hala gertatzen bait da noizbehinka.
Oraingo honetan, albaitaritzaren ikuspuntutik txerrikiaz arituko gara, kutsapen mikrobiologikoa beste baterako utzirik.
Zuntz begetalaren garrantzia ez du inork ukatzen eta gure artean gero eta gehiago kontsumitzen da. Jan-neurri orekatu eta osasuntsuan zuntz begetalaren presentzia ezinbestekoa dugu. Baina zertan oinarritzen da bere eragin lagungarria?
Herri industrializatuetan gertatzen diren heriotzen erdiaren erantzule,
arteriosklerosisa dugu. Eritasun honen ezaugarririk nabarmenena,
arteriatako hormetan kolesterola metatzea da.