Legarreta, J. A.

Legarreta, J. A.

Bostgarren indarra. Ameskaiztoa

1989/12/01 Legarreta, J. A. -

Pardue-ko Unibertsitatean fisika-irakasle den Efrain Fischbach-ek 1986.eko urtarrilean unibertsoan bostgarren indarraren existentzia iragarri zuenetik hona, saio asko egin izan da bostgarren indar hori aurkitzearren edo zentzugabekeria dela frogatzearren. Zertan gelditu da auzia?

Neutrinoa, unibertsoaren gakoa

1989/09/01 Legarreta, J. A. -
Atomoaren egituraz ikerlari mordoxkak teoria desberdinak plazaratu izan ditu eta gaur egun ondoko ideia daukagu; atomoa sistema planetarioaren antzekoa da, …

Fusioa; energi iturri agortezina

1989/05/01 Legarreta, J. A. -

Gizakiok aspalditik jasaten ari garen energi premia dela eta, zientzilariren batek energi iturri agortezinik lortuko balu, bere izena (Gizateriak dirauen bitartean) ez litzateke sekula ere ahaztuko. Gaur egun zenbait energi iturri (energia geotermikoa, hidraulikoa, eguzkitikoa, nuklearra,...) ikertzen ari badira ere, zientzilari gehienen helburua fusio-erreakzioetan sortzen den energia ikaragarria menderatzea da. Azken batean, unibertsoaren gakoa izarren barnean gertatzen diren fusio-prozesuetan datza.

Antimateria fikzioa ote?

1988/12/01 Legarreta, J. A. -

Jakina denez XX. mendearen hasiera aldean ALBERT EINSTEINek Erlatibitate Teoria-ren bere "Teoria Berezia" (1905) eta "Teoria Orokorra" (1916) izeneko ikerlanak plazaratu zituenean, mundu makroskopikoan pentsamolde-aldaketa gertatu zen. Teoria honek irauli egin zuen Newton-en mekanika klasikoa eta Fisikaren Aro berria jaio zela esan genezake.
XIX. mendearen bukaeran fenomeno mikroskopioak —espektroak batez ere— ikertzean mundu makroskopioa deskribatzeko legeek porrot egin zutela jakinda, mundu mikroskopikoaren fisika garatzeko mekanika berria behar zela konturatu ziren fisikariak. 1925.ean ERWIN SCHRODINGERek mekanika berri horren oinarriak finkatu zituen, Uhin-Mekanika jaio zelarik. Uhin-Mekanika, Mekanika Kuantikoaren lehenengo formulazioa izan zen.
Beraz, Erlatibitatearen-Teoria eta Mekanika Kuantikoa, XX. mendeko fisikaren lorpen handitzat hartzen dira. Edozein fisikariren ametsa, teoria biok batzen dituen teoria lortzea da.

Materiaren egoera berezia: helio superfluidoa

1988/04/01 Legarreta, J. A. -

Txikitan ikasi eta egunero ikusten dugunez, materiak hiru agregazio egoera dituela ziurta daiteke: solido-egoera, likido-egoera eta gas-egoera, bakoitzak berezko ezaugarriak dauzkalarik. Izan ere, eguneroko bizitzan ez omen da materiaren beste egoerarik ezagutzen.
Guzti hau luzaro eguneroko esperientziarekin bat etorri bada ere, triologian hutsen bat agertu zen, hala nola, ore-egoera izenaz ezagutzen dena. Beronek ez dauka solidoen zurruntasuna eta ezta lidikoen fluidotasuna ere; bion bitarteko ezaugarriak agertzen bait ditu. Agregazio-egoeren triologia zalantzatan jarrita ere, inor ez zen ikergai honetaz arduratu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila