Uztailean ospatutako UEU-ren azkeneko ekitaldian Jose Ramon Aihartza biologoarekin mintzatzeko parada izan genuen. Hona hemen hark esan ziguna.
Udako Euskal Unibertsitateak aurrera egin du aurten ere eta joan den Uztailaren bigarren hamabostaldian, ohi bezala Larraona ikastetxean, bere XIV. ihardunaldia burutu zuen. Edizio mamitsua eta trinkoa izan da aurtengo hau, bai gaien tratamentuaren aldetik eta baita partaideek erakutsi duten jarrera serio eta interesatuaren aldetik ere. Elhuyartarrok han izan ginen eta ondoren han-hemenka bildutako eritziak azaltzen dizkizuegu. Protagonistek dute hitza.
Nahiz eta alemanak oraindik guztiz ados ez egon, abioi espazial europarra eraikia izango da. Abioi espazial honek europarren jaurtigailua izan nahi du. Dassault-aƩrospatiale enpresen "cockail"al eraikitako jaurtigailuak, hamar urteren buruan hegan egin beharko du lehenengo aldiz. Honela, europarren independentzia espaziala guztiz ziurtatuko da.