Oilarra, A.

Oilarra, A.

Parisetik Iruñera

1990/09/01 Oilarra, A. -

UEUk Iruñean antolatu duen hamabostaldia bukatu denean, bertako berri sailez sail errepasoa emanda adieraztea interesgarria izaten da. Sarrera-hitzaldia, gaur egun Parisen bizi den emakume ikerlari baten esku utzi zen; Maria Jesus Esteban-en esku, hain zuzen ere. Mikrofonoa hurbiltzeko aukera izan genuenean, ondoko elkarrizketa hau izan genuen berarekin.

Gipuzkoako natur intereseko guneak

1989/11/01 Oilarra, A. -

Joan den urriaren azkeneko astean, hausteskunde-kanpainaren azkeneko astean alegia, Gipuzkoako Foru-Aldundiak “Estudio de los espacios de interes naturalistico de Guipuzcoa” izeneko txostena aurkeztu zuen prentsaurrean.

UEU, Iruñekoa amaitu da aurtengoz

1989/09/01 Oilarra, A. -

Joan den uztailaren bigarren hamabostaldian UEUk ohizko ekitaldia burutu du Iruñean. UEUren hamazazpigarrena izan da aurtengoa. Uztaileko bero itogarrian murgildurik 600 bat lagunek hartu dute parte 22 ikastarotan. Gure asmoa zientzi sailetan (kimikan, fisikan, natur zientzietan, informatikan, medikuntzan eta nekazaritzan) egin dena orrialde hauetara ekartzea da. Ez dugu azterketa sakona egin nahi. Ez bait da hori gure asmoa; puntu adierazgarri batzuk aipatzea baizik.

Espazioak anitz berri

1988/12/01 Oilarra, A. -

Espazioaren konkista edo esplorazioari buruz berri asko izan ditugu azken hilabeteotan: onak batzuk eta ez horren onak besteak.

Linotipiak aspaldi hil ziren

1988/10/01 Oilarra, A. -

Gauza jakina da inprenta-munduak azken 20-30 urteotan itzelezko iraultza izan duela. Garai bateko linotipia zokoratua gelditu da. Fotokonposizioa izan zen lehenbiziko aldaketa eta orria muntaturik ematen dizun ordenadorea da azkena. UEUko Informatika-Sailaren barnean, egungo egunkariak nola egiten diren azaldu zuten.

Iruñea, Euskal unibertsitarien topaleku

1988/10/01 Oilarra, A. -

Joan den uztailaren bigarren hamabostaldian Udako Euskal Unibertsitatearen XVI. ihardunaldia ospatu zen.

Egonaldirik luzeena

1988/04/01 Oilarra, A. -
Abenduaren 29an Juri Romanenko Mir estazio espaziala utzi eta Lurrera etorri zen. Gertakizun hau ez litzateke azpimarragarri baldin eta Romanenkok …

Bizkaiko azken betizuak

1988/02/01 Otaolaurretxi, Jon -
Oilarra, A. -

Bizkaiko mendietan, Gorbeia eta Urkiola bitartean, Arkaola baserria dago. Dimatik Otsandiorako errepidean Indusi ibaiaren iturburuetaraino igota, ezker aldera pistan kilometroerdia joanda heldu gara mendixka gainean dagoen baserrira. Han Andoni Rekagorri psikiatrak betizuak dauzka, bertako Pedro Elexpe baserritarraren begiradapean. Hona hemen Andoni berarekin izan dugun elkarrizketa.

XV. UEU, ahaztuko ez den ekitaldia

1987/10/01 Oilarra, A. -

Uda pasa da eta berarekin UEUren ekitaldi berri bat; XV.a kasu honetan. Udako Euskal Unibertsitatearen ekitaldi berri honek baditu ezaugarri bereziak. Salmonella ren gertaera anekdotikoa (ez horren anekdotikoa ospitalean egon zirenentzat) alde batera utzirik, badu XV. ihardunaldi honek zer konta.

Iñaki Antigüedad-ekin solasean

1987/06/01 Oilarra, A. -

Udako Euskal Unibertsitatearen Iruñeko XII. ekitaldian zehar egin genituen elkarrizketei jarraipena ematen diegu. Ale honetara, Iñaki Antigüedad geologoaren eritziak ekarri ditugu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila