1986.eko martxoan Babakin-eko Ikerketa-zentruko injineruek, non SESBeko Zientzi Akademiaren planeta-programarako zunda espazialak egiten bait dira, Martitzerako sobietarren hurrengo misioan globo bat erabil zitekeela iradoki zuten. Proposamenaren oinarrian, Artizarrerako programan arrakasta handiz erabilitako globoak zeuden.