Euskal Herrian, paridae familia bost espeziek osatzen dute: Kaskabeltz handiak, pinu-kaskabeltzak, kaskabeltz txikiak, amilotx urdinak eta amilotx mottodunak. Beraien artean, kaskabeltz handia da ezagunena eta ugariena gure herrialdean.
Gure lurraldeko idoi edo putzuetan, udaberri eta udan, eragozpen handirik gabe aurki ditzakegun anfibio txiki baina xarmant hauek, beste espezie asko bezala ur-kutsaduraren ondorioak jasaten ari dira.
Sorbeltz arrunta (Apus apus) hegazti hankagabea ez izan arren, apodiformeen ordenan sartuta dago. Bere hanken aurrerantzeko lau behatzak guztiz ahulak dira, eta lurrera erortzen bada, ezin du berriro hegan egin. Horregatik, gutxitan bada ere, gainazal bertikal edo inklinatutan soilik pausatzen da.
Esaera zahar eta ezagun batek dioenez, apirilaren lehen egunetan kukuaren kantua lehendabiziko aldiz entzutean poltsikoak dirurik ez badaukazu, lazerian ibiliko zara urte horretan. Zerbait badaukazu ordea, urte ona izango duzu.
Inoiz mendira gauez joango bazina eta oihu ikaragarriak entzungo bazenitu, ez beldurtu; gautxoriren bat izan liteke eta. Euskal Herrian, gure hegaztien artean badauzkagu gautxoriak. Hain zuzen gure gautxorien zerrenda zazpi espeziez (hiru familiaz) osaturik dago.