Zeelanda Berriak bere legezko lehen itsas erreserba, orain dela 11 urte sortu zuen. Erreserbak legez ezartzearen ideia 1965ean jaio zen. 1970. urterako nazio honek bazituen itsaspekari-erakundeek eta itsas zientzilariek bultzatutako itsas erreserba espontaneoak. Handik urtebetera gobernuak gai honen inguruan lege bat atera zuen: Itsas Erreserben Legea. Legezko lehen itsas erreserba 1977an jarri zen erabat martxan. Orain Zeelanda Berriak behar bezala ezarritako lau itsas erreserba eta parke ditu, eta askoz gehiago ezartzeko plan ofizialak dituzte.
Harrapakariak pozoina jatera erakartzen dituzten intsektuek, sarritan oso kolore biziak dituzte. Baina zer interes du harrapakinak bere etsaien bistan jartzeko?
1980.eko hamarkadan izarrarteko hegalaldiei buruz hitz egitea errealista izatea al da? Ozta-ozta hogeitamar urte pasatu dira gizakiak lehen aldiz untzi bat, Sputnik 1, orbitara bidali zuenetik. 1903an egin zen gizona barruan zela lehen hegalaldia.
Hidrogenoa, petrolioaren ordezko erregai posiblea da. Elektrolisiaren forma aurreratuei esker, gutxienez Europako bi nazio hidrogenoa erabiltzen has daitezke.
1983ko ekainaren 13an lurretik bidalitako lehen untzia (Pioneer 10 izeneko espazio-untzi txiki bat) eguzki-sistemaren urrutieneko planetaren orbita pasa eta izarretarantz abiatu zen.