Hamaika urte igaro dira Elhuyarrek hizkuntz hiztegiak egiteari ekin zionetik. Ordutik hona, euskal hiztegigintzan lan ugari egin da, eta Elhuyarrek ere zenbait pauso eman ditu arlo horretan.
Zortzi urte igaro dira Elhuyarrek hiztegi elebidunak argitaratzeari ekin zionetik. Ordutik hona, urrats garrantzitsuak egin dira
euskal hiztegigintzan, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua, besteak beste. Elhuyarrek ere, lehen urrats handi haren ondoren, beste batzuk egin ditu, hiztegi elebidunei eta euskara-hiztegiei dagokienez, betiere, hasierako hartan oinarrituta eta Hiztegi Batuaren ekarpena txertatuta.
Ondorengo lerrootan une estresatu eta larrietan lagungarri izan daitekeen zerbaiten inguruan mintzatuko gatzaizkizue. Zer da analisi bioenergetikoa? Hau argitzeko, Alexander Lowen-en hitzak dakartzagu hona.
Itsasertz ondoko lur-sail handiak dituzten herrialdeek, ondorengo hamarkadetan gertatuko den itsas igoerari aurre egiteko prestatzen orain hasi beharko lukete. Baina itsas babesak eraikitzea kostu handikoa litzateke eta beste era bateko neurriak hartzea egokiagotzat jotzen dute.
Autismoari buruzko teoria berriak dioenez, nahasketa haurraren garun-barneko anormaltasunetik dator. Ondorioz, ingurukoen sentimendu eta pentsamenduak misteriotsu gertatzen zaizkie autistei. Eta hauxe da autistek harremanetarako duten zailtasunaren jatorria.
Inoiz erotzat hartu izan badira ere, gero eta jarraitzaile gehiago dituzte nekazaritza biologikoan lanean diharduten nekazariek. Ongarri edo pestizidarik gabe landutako lurrak substantzia kimikoz betetako lurrak bezain emankor izan daitezke. Are garrantzitsuago oraindik: nekazaritza biologikoak lurzoruaren merkantziarik preziatuena, lurra bera, egoera onean mantentzen du.
Izokinzaleak izokinik onena lortu nahian dabiltza. Hauentzat aurrerapen dena, basaizokinarentzat kaltegarri izan liteke. Izokin-hazketaren aurpegi ezkutua
Nahiz eta mundu guztiak gaur egungo tomateak zaporerik ez duela jakin, inork ez daki noiz galdu zuen. Zientzilariek fruta zaporetsuagoa lortzeko hainbat bide aurkituak dituzte.
1981. urtean ikerle sanitarioek legenarra tratatzeko botika-konbinazioa asmatu zutenetik, gaixotasun hau desagertzea posibletzat jo dezakegu. Baina helmuga urruti dago oraindik.
Hainbat pertsonari beste pertsona baten giltzurrun, gibel edo bihotza transplantatu diotela sarritan entzun dugu eta ohituta gaude horretara. Baina zer esan garunaren transplanteaz?