"Gure zientziak ezin badu judurik gabe aurrera egin, hurrengo urteetan ez dugu zientziarik egingo". Hau da Max Planck fisikariak Hitlerrengandik jaso zuen erantzuna, juduak administraziotik botatzeak ekarriko zituen eragozpenak Führer ari aipatu zizkionean eta, ondorioz, Alemaniak goi-mailako fisikari, kimikari, biologo eta matematikari asko galduko zituela gogoratu zionean. Erantzun horrek argi azaltzen du zenbaterainokoa zen Hitler-en arrazakeria zientziaren ikuspegitik ere.
Inguratzen gaituzten materialak soraioak omen dira, bizigabeak, eta, beraz, ez diete estimuluei erantzuten. Ez da egia, noski, baina teknologiaren aurrerapenak ekarri dituen material berrien ondoan lilura galtzen dute. Izan ere, tenperatura batetik gora beroa islatu eta argiari pasatzen uzten dion beirarekin alderatuta, betiko egurrak, harriak edo baita ohiko metalek ere gauza gutxi irudi dezakete.
Gaur egungo etxe gehienek dute garbigailua. Auskalo zenbat aldiz erabiltzen dugun arropak behar bezain garbi edukitzeko. Garbigarrien merkatua kimika arloko handienetariko bat da; baina inoiz pentsatu al dugu ordubete inguru eta hainbat bira eman ondoren nola eta zergatik garbitzen diren arropa zikinak garbigailuan?
Oso partikula txikiak dira koloideak, 10 -9 -10 -6 m bitartekoak; hau da, odolean dauden hemoglobina-molekulak bezain txikiak edo esnea osatzen duten koipe-tantak bezain ‘handiak’. Koloideek egunero horren sarri erabiltzen ditugun hainbat kosmetiko, detergente, sendagai eta janari osatzen dituzte. XXI. mendean, kimikaren erronka nagusietariko bat koloideen ezaugarriak ondo ulertzea izango da.